Hurrengo bilerara animatu dute jendea; ostegunean, hilaren 12an, egingo dute, Plazara Goaz elkartearen lokalean, 19:00etan.
Intxaurrondon
herritarrak aktibatu nahi dituzte, eta euskaraz lasai egiteko aukerak sortu. Bada, urte amaieran,
20 ordu euskaraz bizitzeko erronkari buruz hitz egiteko jende andana elkartu zen auzoan,
Intxaurrondon 20 ordu baietz! jarduera antolatzearen ideia aurrera eramateko. Hala,
martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, 20 bat orduko maratoia antolatuko dute auzoko elkarte, eragile eta norbanakoek. Gune nagusia Bernart Etxepare plaza izango da.
“Euskaraz bizitzeko gogo eta beharrarekin bat egin genuen bilerara bertaratutako guztiok.
Helburu nagusia euskararen erabileran eragitea izango da eta erronka berriren bat plazaratzea. Euskal maratoia antolatzeko guztion laguntza ezinbestekoa dela argi dugu; hori dela eta, edozein ideia ongietorria eta eskertua izango da. 20 orduak edukiz bete behar ditugu eta hori izango da hurrengo bileraren helburua. Horretaz gain, talde ezberdinak antolatu nahi ditugu egitasmoa modu eroso eta eraginkorrean aurrera eramateko”, azaldu dute
Plazara Goaz elkartetik.
Modu horretan,
datorren hitzordura animatu dute jendea. Ostegunean,
urtarrilaren 12an, izango da, Euskararen Plaza lokalean –
Plazara Goazen elkartean–,
19:00etan.