Kemen, Aspanogi, Uliako Gimnastika, Jakintza Ikastolako ikasle batzuk eta Javier Hernaez proposatu dituzte hiritar merezimenduaren domina jasotzeko
Kemen Pertsona Ezinduen Kirol Elkarteak, Minbizia duten haurren familien Gipuzkoako Aspanogi elkarteak, Gimnastica de Ulia Kirol Elkarteak, 1982. urteko Jakintza Ikastolako 5.B mailako bederatzi neska eta Javier Hernaez Altzako parrokoa.
Gobernu Batzordeak bihar, asteartean eta Plenoak, ezohiko bileran, asteazkenean, berretsiko dute proposamena.
Hainbat arrazoi aipatu dituzte proposamen hauek egiteko. Kemen elkarteari, 23 urte pertsona elbarrituen kirol egokituen alde lan egiteagatik. Aspanogiri, minbizia duten haurren eta euren familien alde egiten duten lanagatik. Gimnastika Uliari, Erregeetako krosa antolatzeagatik eta Donostiako atletismoaren oinarriaren sustatzaile izateagatik. 1982ko Jakintza ikastolako 5.B mailako gelako 9 neskei: Sara Iturrioz, Ana Zirikiain, Leire Ozkaritz, Idoia Amas, Nora Lizartza, Ainitze Blanco, Miren Sorne Uranga, Ainitze Errasti eta Josune Izagirre. Haien ekimenari esker 1983tik aurrera milaka neskek haur danborradan danborra jotzen parte hartu dutelako. Eta azkenik, Javier Hernaez Uranga, Altzako parrokoari, Altza-Larratxo auzoan beharra duten hainbat pertsona zein kolektiboren alde egindako lanagatik.
Donostiako Udaleko Bozeramaleen Batzordeak gaur goizean onartu ditu 2017ko Hiritar Merezimenduaren Dominarako proposamenak.
Proposamenak, Gobernu Batzordeak eta Plenoak onartu behar ditu. Honakoak dira:
20 proposamen baino gehiago aurkeztu dira aurten. Hautatuak izan diren bost elkarte eta pertsona hauek urtarrilaren 19an jasoko dute Hiritar Merezimenduaren Domina.