Lainopean geratu da hiria
Itzotzaren lekua hartu du behe-lainoak, Donostian, irudi ederrak utziz.
Tenperatura baxuek jarraitzen dute Donostian, eta 2 gradu markatzen zituzten kaleko termometroek goizean, Antigua aldean. Asteburuan, hotz handia eta izotza izan dira protagonista; gaur, hotzak jarraitu du, baina lainoak hartu du izotzaren lekua. Horrela, behe-lainoak estali du hiria, eta irudi ederrak utzi ditu.