Konstituzio plazako eta udaletxeko balkoietatik San Sebastian eguna bizitzeko zozketa egin dute
Bandera igoera, jaitsiera eta haur danborrada ikusi ahal izango dute saridunek.
Hiriko udal balkoietatik bandera igoera, jaitsiera eta Haur Danborrada ikusteko zozketa egin dute, udaletxeko udalbatza aretoan. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goia eta Jon Insausti zinegotzia izan dira. Zozketaren zenbakiak atera dituzte Euskal Bilera haur danborradako Danbor Nagusi Aitor Barandiaranek eta Urketari Txiki Maren Barandaranek. Hala, Euskal Bilera danborradaren 90. urteurrena ezagutzera eman nahi izan dute.