Fito Rodriguez: "Wikipedian, bertan, Txillardegi hamasei hizkuntzatan aipatua dago"
Hainbat lagunek sortu zuten Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena, hura hil zenean. Bere heriotzaren bosgarren urtemuga gogoratuko dute talde horrek datozen egunetan. Partaideen artean dago Fito Rodriguez idazlea (Gasteiz, 1955); Txillardegi izugarri miresten du, eta ez du ulertzen hiriko politikariek aitortzarik eman nahi ez izana: “Donostiak harro egon beharko luke Txillardegi bezalako intelektual bat bere baitan sortu delako, asko ikertu duelako, eta asko maite zuelako. Wikipedian, bertan, Txillardegi hamasei hizkuntzatan aipatua dago”.
Rodriguezi gaiaren inguruan egindako elkarrizketa sakona irakurtzeko aukera egongo da ostiraleko astekarian.