Antzerkiaren mundura lehen aldiz gerturatzeko aukera eskainiko du emakumeen etxeak
Antzerkiarekin jolasteko eta antzerkiaren mundura hurbiltzeko aukera eskaini nahi du Donostiako Emakumeen etxeak. Hori dela eta, antzerki ikastaroa eskainiko dute asteazkenero 18:30etan.
Aitziber Eguskiza izango da dinamizatzailea eta animatzen den oro datorren asteazkenean, hilak 18, emakumeen etxera gerturatzeko deia luzatu dute.
Pozik daude emakumeen etxekoak, urte hasieran 700 bazkide izatera iritsi zirela jakinarazi zuten, eta 2017ko lehen hilabetea egitarau oparoarekin hasi dute.