Online egingo dute kartel lehiaketa.
Donostia Zinemaldiak
online kartel lehiaketa antolatu du jaialdiaren 65. ediziorako. Bost sail nagusien irudiak aurkeztu ahal izango dira: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak eta Culinary Zinema.
Kartel ofiziala berriz, parte hartzera gonbidaturiko 10 diseinu estudiok aurkezturiko proposamenen artean aukeratuko dute. Hauen artean lehengo urteko estudio irabazlea ere egongo da.
Azaldu dute Zinemaldiaren helburua sorkuntza eta partaidetza sustatzea dela.
Online lehiaketa diseinatzaile guztiei irekita dago, eta herritarrek kartelik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Ostean, epaimahai batek irabazlea hautatuko du boto gehien lortzen duten lanen artean.
Parte hartzeko jaialdiaren atari ofizialean gune espezifiko bat egongo da: sansebastianfestival.com/kartellehiaketa; eta epea zabalik egongo da urtarrilaren 13tik otsailaren 20ra.
Informazio guztia hemen.