Haur danborradaren kidea. (Argazkia: Donostiako Udala)
Urtarrilaren 20an egingo du desfilea Haur Danborradak eta aurten ere
49 konpainiak eta 42 kolektibok hartuko dute parte. Aurreko edizioa berezia izan zen egituragatik; aurten, berriz, berezia izango da bere osaeran aldaketak egongo direlako.
Hipikako Lantzariek emango diote hasiera desfileari. Gainera azaldu dute aurten desfileari hasiera “ikusgarria eta egokia” emateko, Hipikako Lantzariek 7 poni, gurditxo bat eta lehen tokian desfilatuko duen talde bat jarriko dituzte. Beraiek eramango dute hiriko bandera.
Bestalde, hiru kanpainatan sukaldariak aterako dira lehen aldiz: Arantzazuko Ama ikastolan, Erain-Eskibel Ikastetxean eta Maria Auxiliadora Ikastetxean.
Karrozaren osaeran pertsonaia berriak egongo dira:
Artzaina, mandazaina, dendaria, arrantzalea, XIX. mendeko emakume donostiarra, gizasemea, Irulea eta Inudea.
Haur Danborradako pertsonaia nagusiak, berriz, hauek izango dira:
- Danbor Nagusia: Oihane Bruña Chanca, Anunciata Ikastetxekoa
- Easo Ederra: María Soliño Pedrera, Claret Ikastetxekoa
- Jenerala: Unai Sanchez Castelazo, Claret Ikastetxekoa