Gizon bat atxilotu dute, Estatu Islamikoarentzako jendea errekrutatzen aritzea leporatuta
Gizon bat atxilotu dute Donostian, Estatu Islamikoarentzat jendea errekrutatzen duelakoan. Espainiako Barne Ministerioak azaldu du, azaroan Marokon eta Frantzian atzemandako beste bi lagunekin elkarlanean ari zela.
Berria egunkarian irakurri daitekeenez, poliziaren arabera, Siria eta Irakera bidaltzen zituzten errekrutatutakoak, aurrerago Europara itzuli eta han atentatuak egin zitzaten Estatu Islamikoaren izenean.
Donostian atxilotutako gizonezkoak beste bi lagunekin batera egiten zuen lan, Espainiako Barne Ministerioaren arabera. Azken horiek Marokon eta Frantzian atxilotu zituzten joan den azaroan, Siria eta Iraketik itzuli ostean. Atentatuak egiteko prestatze aritzea egotzi zieten.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz hasitako polizia operazioak zabalik jarraitzen du.