Majarenas eta haren alabaren kontrako erasoaren aurkako protestetan parte hartzera deitu dute
Emakumeen Mundu Martxak Majarenas eta haren alabaren kontrako erasoaren aurkako protestetan parte hartzera deitu du, bihar arratsaldeko 19:30etan Bulebarrean.
“Kasu honetan, indarkeria sexista salatzeaz gain, ozen salatu nahiko genuke asteburu honetan 80.000 euskal herritarrek Bilboko kaleetan adierazi dugun moduan, dispertsio politikoaen aurka gaudela eta giza eskubideak, bakea eta konponbidearen alde”. Gaineratu dute, espetxeek izaera patriarkala dutela guztiz eta gizonen beharretara eginiko espazioak direla.
Beraien elkartasuna eta babesa adierazi diote Majarenasi eta bere senideei. Bestalde, eraso sexista bat den heinean, hedabideei zein erakundeei trataera hori eman diezaioten eta morbo kontuak albo batera utz ditzaten eskatu dute: “Indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez dira modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak; bizi garen jendartearen antolaketa sexistak ahalbidetzen eta sustatzen duen indarkeriaren erabileraz ari gara.