Ricardo Martinen erakusketa ikusteko azken egunak
Ricardo Martin. Argazkilari eta ikuslea erakusketa ikusteko azken egunak dira. Dagoeneko 43.000 ikusle baino gehiago izan ditu Kutxaren Kubo Aretoko erakusketak. Askok hiriaren urrezko aro izendatu zuten XX. mende hasierako Donostian, argazkiz jaso zituen Martinek hango ohiturak, etengabekoak eta bistakoak ziren kultura aldaketak eta garaiari zegozkion era guztietako gertakizunak.
Badajozko (Espainia) Villanueva de la Serenan jaio zen, 1882an, baina gazte zela etorri zen Donostiara. Eta orduan sortu zitzaion argazkilaritzarekiko grina, eta 1914an lanbide bihurtu zuen; Donostiako Hondarribia kalean argazki-estudio bat jarri zuen, Photo-Carte izenarekin. Hiriko gainerako argazkilariekin lehiatu behar izan zuen hasieran, asko baitziren lanbide horretan zebiltzanak. Garai jakin hura Donostian egon izana, baina, lagungarria izan zitzaion bere jardunean. Europa aldetik zetozen aire modernoek, industriako berrikuntzek eta gizarteko klase desberdinen arteko nahasketak aukera asko eskaintzen zizkion argazkilariari jopuntua non jarri erabakitzeko orduan.
Igandea, hilaren 22a, izango da Ricardo Martinen erakusketa ikusteko azken eguna. Igandea arte, 11:30etik 13:30era, eta 17:00etatik 21:00etara izango da zabalik.