Armeria plaza apaindu dute San Sebastian egunerako
Amarakaldek-ek, Amara Berri, Loiolako Erribera eta Morlansko danborraden taldeak, danborraden banderak jarri dituzte zintzilik Armeria plazan, ohi bezala. Izan ere, Armeria plaza festaren erdigunea izango da auzoan. Ikasketa plazan bandera igo ondoren, danborrada guztiak hasiko dira Armeria plazatik pasatzen. Banderaren jaitsieraren ekitaldia bertan egingo dute, ostiral gauerdian.
Bestalde, Amarakaldek taldeko danborraden ordezkari batzuek danbor hotsak eramango dituzte Zorroagako zahar etxera, urtero bezala. Ostegunean izango dira bertan, 17:30ean. Guztira 15 danborrada biltzen dira Amarakaldek taldean: Donosti, Sahats elkartea, Santiagomendi, Ikasbide kultur elkartea, Katalin Erauso, Goazen Erreala, Donosti Cup, Morlanstarrak, Erriberatarrak, Amaratarra, Urtoki, Lagun Berriak eta Abandotarra, besteak beste.