San Sebastian Egunean 90 urte beteko ditu elkarteko haurren konpainiak, eta ekitaldi berezia egingo dute.
Euskal Billerako hainbat Danbor Nagusi elkartu ziren, larunbat arratsaldean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Euskal Billerako haurren danborrada 1927an atera zen lehen aldiz kalera. Haurrek osatutako hiriko lehen konpainia izan zen, eta, 90. urtez desfilatuko du aurten. Urtemugaren aitzakian, era berezian biziko dute aurtengo San Sebastian Eguna.
Batetik, elkartuko dituzte urte horietan guztietan elkarteko Danbor Nagusiak izan direnetako batzuk -40 inguru-; horrela, elkarrekin zuzenduko dituzte
San Sebastian Martxa eta elkartearen ereserkia
, bi aldiz. Parte Zaharreko elkartearen aurrean batuko dira, goizeko 3:00etan, helduen danborradaren irteeran; eta, ondoren, goizeko 9:00etan, haurren danborrada atera aurretik elkartuko dira berriro.
Bestetik, banderaren igoeran eta jaitsieran egongo dira elkarteko aurtengo Danbor Nagusia eta Urketari Nagusia, Konstituzioko plazan. Horrela,
San Sebastian Martxa zuzenduko dute, Gaztelubide eta Union Artesanaren gonbidapenei esker. Horretaz gain, banderaren jaitsieran, Udalak gonbidatuta, ikurriña jaitsiko dute elkarteko ordezkariek.
Protagonista batzuekin egon da IRUTXULOKO HITZA, eta erreportaje osatua argitaratuko du ostiraleko paperekoan.