Gabonak Donostian igaro dituzten hainbat haur Ukraniara itzuliko dira larunbatean
Chernobil elkarteak azaldu duenez egun hauetan Ukraniako haurrek Euskal Herriko ohiturak bizitzeko aukera izan dute: santomasak, Gabon gaua, Olentzero, Errege magoak; eta San Sebastian eguna ere ospatuko dute.
Guztira, aurten, Ukraniako 31 haur egon dira Gipuzkoa, Bizkai eta Araban, Chernobil elkarteak ahalbidetuta.
Pozik daude emaitzarekin, baina baita kezkatuta ere: “Datorren udarako familia berrien bilaketa oso mantso doala ikusi dugu”. Hori dela eta, Chernobil elkarteak harrera familia bezala parte hartzera animatzeko deia zabaldu du: “6 eta 18 urte bitarte dituzte, ez daude gaixorik baina gure elikadura eta bizimoduaren bitartez, ez daude gaixorik baina gure elikadura eta bizimoduaren bitartez, bere osasuna asko hobetzen dute”.
Konpromisorik gabe informazioa eskatu nahi duenak telefono zenbaki honetara deitu dezake: 670419078.
2017ko Gabonetako programan parte hartu duten haurrak Ukraniara itzuliko dira larunbatean.