Majarenas eta haren alabaren kontrako erasoa salatu dute Donostian
Emakumeen Mundu Martxak deituta, indarkeria matxistaren aurkako protesta egin dute gaur arratsaldean Donostian. Sara Majarenas Intxaurrondoko presoa eta haren alabaren aurkako erasoa, eta Burlatako emakumearen hilketa salatu dituzte.
Eguerdian Alderdi Ederren kontzentrazio isila egin dute, udaletxearen aurrean. Udal alderdi guztiek bat egin dute erasoa salatzeko.