Onik azaldu da harrera familian zegoela ama biologikoak hartutako haurra
Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen ume bat hartu zuen Donostian haren ama biologikoak, diputazioak berak urtarrilaren 5ean jakinarazi zuenez. Donostian gertatu zen, eta aldundiak salaketa jarri zuen. 11 hilabete ditu umeak, eta harrera familia batekin bizi da abuztutik. Errumanian azaldu da, amonaren etxean. Maite Peña Gizarte Politikako diputatua “pozik” agertu da haurra onik azaldu delako, eta gaineratu du amaren aurkako bide judizialak zabalik jarraitzen duela.
Erlazionatutako edukiaHarrera familian dagoen ume bat hartu du bere ama biologikoak, Donostian