Patxi Zubiaurreren etxegabetzea atzeratuko dute
Amara Berriko Patxi Zubiaurrek. Izan ere, asteazkenerako aurreikusia zegoen etxegabetzea atzeratu egingo da maiatzaren 15era arte. Tarte horretan, negoziazioekin jarraituko dute, gizonak bere etxean bizitzen jarrai dezan, hots, alokairu sozialarekin.
Kaleratzeak STOP taldeak jakinarazi duenez, elkarteko abokatuek idatzi bat aurkeztu zuten astelehenean Zubiaurreren osasunaren berri emanez. Mailegua eman zionak, ordea, txosten hori ez zela juridikoa esan zuen, eta aurretik aurkeztu zela jakinarazi zuen. Epaileak, baina, etxegabetzea bertan behera uztea erabaki du. “Argi dago presio sozialak eragin duela erabakian”, azpimarratu du taldeak. Biharko mobilizazioa bertan behera utzi dute.
Eneko Goia alkateak adierazi du Patxi Zubiaurre ezin dela kalean geratu, gertatzen dena gertatzen dela ere.
Egun hauetako zurrunbiloaren ostean, arnasa hartzeko tartea izango du