Oribe lortutako domin batekin (Argazkia: Servimedia).
Loiolako Erriberako
Erriberatarrak danborradak gonbidatu berezi bat izango du ostegunean, gauerdian.
Richard Oribe kirolari donostiarra izango da ohorezko danborraria, eta berak igoko du bandera Maria Zambrano plazan. Auzoan afalduko du Oribek Erriberatarrekin, bere familiarekin eta Javier de Aymerich entrenatzailearekin batera. Oriberen ibilbide profesionala omentzeko asmoz gonbidatu dute kirolari paraolinpiarra. Bandera igotzearekin batera hasiko da festa Loiolako Erriberan.