"Berdintasunaren alorrean gauza asko egin dira danborradan, baina asko dago egiteko"
Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz liburuan parte hartu zuen.
Emakumeek danborradan izan duten paperaren inguruan hitz egin du Bullenek. Uste du tradizioa gizakiok sortzen eta birsortzen dugun zerbait dela eta beraz aldatzen ari dela etengabe: “Tradizioa jendeak nahi duenean aldatzen da, Donostiaren kasuan emakumeek nahi izan dutenean”.
Emakumeak festa tradizionaletan sartzeak sortu duen talka ez da berdina izan leku guztietan, eta hor faktore ezberdinak eragin dutela dio Bullenek. Lau aipatu ditu: Erakunde publikoen babesa, tradizioak prestigioa galdu izana, festaren estruktura, eta aldaketa gertatu den garaia.
Uste du danborradan “emeki-emeki” ari direla gauzak lortzen berdintasunaren alorrean; dena den, argi du danborrada mistoa izateak, ez duela parekidea denik ziurtatzen: “Nor dago antolakuntzan? Nor dago urtean zehar hartzen diren erabakietan? Eta noski, ezin dugu ahaztu erritoaren ondorengo parrandan dagoen indarkeria guztia”.
IRUTXULOKO HITZAk Maggi Bullen antropologoari egindako elkarrizketa argitaratuko du ostiralean.
EHUko irakaslea eta antropologoa da Maggie Bullen (Ingalaterra, 1964). Beatriz Moralek koordinatutako