Arantza Barrenetxea eta Maribel Alberdi Kresala elkartean. (Argazkia: Malen Aldalur)
Orain dela 36 urte atera ziren lehenengoz emakumeak danborradan. Bidean oztopoak izan badituzte ere, harro kontatzen dute lortutakoa garai hartako protagonistek.
Aldaketarik handienak oharkabean egiten direla esaten da maiz; eta halaxe, lagun arteko aldarrikapen txiki bat izan behar zuena aldaketa handi bilakatu zuten zenbait emakumek, Donostian, 80. hamarkadan. Tradizioak emandako lekuarekin gustura ez, eta danborradan irten nahi zutela esateko ahotsa altxatu zuten. Horietako bi dira Arantza Barrenetxea (Parte Zaharra, 1959) eta Maribel Alberdi (Antigua, 1965). Kresalako danborradan atera zen Barrenetxea, eta Antiguako Gazte Danborradan Alberdi.
Beraien bizipenak jasoko ditugu ostiraleko IRUTXULOKO HITZAn.