Ainitze Blanco: "Neskek ezin zuten atera, baina ikastola batzuk ezkutuan ateratzen zituzten"
Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko dute Jakintza ikastolako ikasle ohi batzuk.
Javier Hernaez Altzako parrokoa, Jakintza ikastolako ikasle ohi batzuk, Aspanogi elkartea, Kemen elkartea eta Uliako Gimnastika.
Haur Danborradaren araundiak ez zuen baimendu neskak danbor edo upelak jotzen ateratzea, 1983a arte. Antiguako Jakintza ikastolako bosgarren mailako neska batzuk euren haserrea erakutsi zieten arduradunei, 1982an, gelako mutilekin batera desfilatu nahi zutelako. “Neskek ezin zuten atera, baina ikastola batzuk ezkutuan ateratzen zituzten”, gogoratu du Ainitze Blancok. Hurrengo urtean, araudia aldatu zuten, baina beraientzat berandugi izan zen.
Elkarrizketa egin die protagonistei IRUTXULOKO HITZAk, eta biharko astekarian irakurtzeko aukera egongo da.
Hiritar Merezimenduaren Dominak San Sebastian Egunean banatuko dituzte aurten, ez bezperan; ez baita emango Urrezko Danborrik. Bost izango dira dominadunak: