Javier Hernaez: "Jendearentzat izango da saria"
Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko du Altzako parrokoak, egiten duen gizarte lanari esker.
Jakintza ikastolako ikasle ohi batzuk, Aspanogi elkartea, Kemen elkartea eta Uliako Gimnastika.
Altza eta Larratxoko parrokoa izaten 37 urte daramatza Javier Hernaezek (Pasai Antxo, 1954). Jendeari laguntzea du bere eguneroko zereginik handiena, eta ezaguna da Altza osoan. Ingurukoak, noski, asko poztu dira domina jasoko duela jakitean, eta bere esanetan, “jendearentzat izango da saria”. Elkarrizketa egin dio IRUTXULOKO HITZAk eta biharko astekarian irakurtzeko aukera egongo da.
Hiritar Merezimenduaren Dominak San Sebastian Egunean banatuko dituzte aurten, ez bezperan; ez baita emango Urrezko Danborrik. Bost izango dira dominadunak: Javier Hernaez Altzako parrokoa,