Txakurrentzako parkea, Amara Berrin. (Argazkia: Malen Aldalur)
Euskal Kortsarioak eta Gregorio Ordoñez kaleen artean inauguratu berri dute bi mila metro koadroko espazioa. Donostiako Udalak 50.000 euroko diru partida bideratu du txakurrentzako lehen parkea egiteko.
Guauuuu izena jarri diote.
Enrique Ramos hirigintza zinegotziaren arabera, txakurren jabeek aspalditik egindako eskaera bati erantzuten dio, eta haien beharrak asetuko dituelakoan dago.
Txakurrentzako hainbat jolas eta gailu daude parkean, eta belarguneak zein hondarguneak daude. Hesituta dago, eta sarrera Euskal Kortsarioen kalean dago.
Udan Alderdi Ederren jarri zuten Pipican izeneko zerbitzua jarrri dute parkean: txakurrek ura erraz edan ahal izateko iturri bat. Gainera, jabeek gomazko eskularruak izango dituzte eskuragarri, txakur kaka jasotzeko.
Amara Berriko parkea proiektu pilotu bat dela azaldu du Ramosek. Parkeak txakurren jabeen artean duen harreraren arabera erabakiko dute beste auzo batzuetan ere mota honetako parkeak ireki behar diren.
Harrera ona badu, eta erabiltzaile asko erakartzen baditu parkeak, hiriaren ekialdean beste bat egiteko aukera aztertuko lukete, Intxaurrondon, adibidez.