Anastasio Elkartean ia 400 danbor jole atera dira Erdigunea girotzera
1963an jaio zen Anastasio Elkartea, eta ordutik ona ia 60 urtez ibili dira festa Erdigunean sustatzen. Eta emaitza ezin hobea lortu dute. Donostiako danborradarik jendetsuena da: orotara, 382 partaide ditu. Danbor soinuekin unorea lau haizetara zabaltzeaz gain, danborradako kideen trajeek hamaika kolorez jantzi dute hiriko bihotza.