Leire Ferro Danbor Nagusia. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Goizean goiz mugitu da Antiguako Gazte Danborrada. Auzoko kaleak alaitu dituzte danborradako kideek goizeko zazpietatik, eta bukaerara arte indartsu jarraitu dute. Lugaritz kultur etxean egin duten geldialdietako bat, eta bertan topatu ditu IRUTXULOKO HITZAk. Leire Ferro Danbor Nagusiari oihu batzuk egin dizkiote, animatzeko, eta pozez hartu ditu protagonistak.