Antiguakoentzako opari berezia prestatu du IRUTXULOKO HITZAk
Antiguakoentzat eta Antiguako jaietan parte hartu dutenentzat opari bat prestatu du IRUTXULOKO HITZAk. Sansebastian festetako argazki batzuk aukeratu eta produktu berezi bat argitaratu dugu, festazaleek oroigarri gisa gorde dezaten! Gaur hasi dira banatzen auzoko hainbat saltokitan. Guztira 500 ale argitaratu ditugu!
Eskerrak eman nahi dizkiogu argitalpen hau babestu duten Antiguako denda eta tabernei: Doka, Fasprint, Keylan informatika, Duit, Drinka, LaFactory, Bio Matia, Lacunza eta Tu Caja Tu Casa. Mila esker!