Bazkalostea goxatu du Intxaurrondon Zulo Zahar danborradak
Bazkalostean atera da Intxaurrondoko Zulo Zahar elkarteko danborrada. 15:30etan hasi dira danbor hotsak eta giro onean ibili dira auzoko kaleetan barrena.
Juan Mari Arzak sukaldariaren jatetxe parera iristean, Arzakek hartu du zuzendariaren makila eta aise jo dute Donostiako martxa hark gidatuta. Hotzari aurre egiteko danborra jotzeaz gain gerriak ere mugitu dituzte batek baino gehiagok.