Gros auzoko Gaviota eta Marruma elkarteak ere festara eta dantzara irten dira
Parte Zaharrarekin batera, Gros auzoak ditu danborrada gehien: 23. Guztiak irten dira kaleak alaitzera, jai giroa auzoan zehar zabalduz. Gaviotako kideak Ni Neu kafetegia izan dute abiapuntu, arratsaldeko 17:00etan, eta Nafarroa Etorbidea, Biteri plaza, Trueba edota Kataluinia plaza bisitatu dituzte, besteak beste.
Marrumakoek ere bat egin dute festarekin. Umore ona itzal, Gros auzoko kale ezberdinetan zehar ibili dira, danbor doinuekin txoko eta bazter ezberdinak alaitzen.