Jantzi dotoreekin desfilatu dute Katuarraiak danborradakoak. (Argazkia: Lide Ferreira)
2013an sortu zen Groseko Katuarraiak danborrada, kultura eta gastronomia elkarte bateko lagun batzuen ekimenez. Gaurkoan, bosgarren urteurrena ospatu dute danborrada gisa, eta poztasuna nabaria izan da euren aurpegietan. Izena daraman bandera gogor astinduta, Groseko kaleetatik zehar desfilatu dute parte hartzaileek, egun berezirako prestatu dituzten jantzi dotoreekin.