Emakumezkoen Izotz Hockeyko Munduko Txapelketa jokatuko da Donostian
Txuri Urdineko lau jokalarik parte hartuko dute
Txuri Urdin Izotz jauregian. Hain zuzen ere, Txuri Urdineko lau jokalari hautatu dituzte txapelketan parte hartzeko: Sara Ibarrola eta Maria Serna defentsak, Naiara Marauri aurrelaria eta Leire Corrales ordezkoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Izotz Kirolen Espainiako Federazioak, International Hockey Federation (IIHF) eta Txuri Urdinek elkarlanean antolatu dute txapelketa.
Torneoko neurketen egutegia:
Urtarrilak 26, osteguna:
16:30 Errumania-Mexiko
20:00 Espainia-Australia
Urtarrilak 28, larunbata:
16:30 Australia-Mexiko
20:00 Errumania-Espainia
Urtarrilak 29, igandea
16:30 Australia-Errumania
20:00 Mexiko-Espainia
Sarrerak Internet bidez eros daitezke, Espainiako Federazioaren web orrian, eta partidaren egunean bertan, berriz, Txuri Urdin Izotz Jauregiko txarteldegian.
Urtarrilaren 26tik 29ra 18 urte azpiko Emakumezkoen Izotz Hockeyko Munduko Txapelketa jokatuko da Donostian. Australia, Errumania, Espainia eta Mexikoko selekzioak nor baino nor ariko dira