Izaro, Su Ta Gar eta Elliott Murphy izango dira Garoan
Groseko liburu dendak lehen hiruhileko egitaraua aurkeztu du
Garoa Kultur Lab liburu dendak. Iazko maila mantentzea dute helburu, eta horretarako Paperezko Kontzertuak programaren lehen hiruhileko programa aurkeztu dute. Izaro, Su Ta Gar eta Elliot Murphy musikariak gonbidatu dituzte beraien azken lanen inguruan hitz egin eta emanaldi akustikoak eskaintzeko. Joseba Martin kazetaria izango da moderatzailea.
Izaro Andres musikariak Om lehen diskoko folk kutsuko kantuak eskainiko ditu. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelek Maitasunari pasioa azken lan akustikoa aurkeztuko du. Elliott Murphy Parisen bizi den musikari estatubatuarra Paris Stories liburuaren gaztelaniazko liburua aurkeztera etorriko da.
Paperezko Kontzertuak egitaraua:
Izaro, urtarrilak 27, 20:00.
Su Ta Gar, otsailak 25, 20:00.
Elliott Murphy, martxoak 31, 20:00.
Amigas de Papel programaren baitan, berriz, otsailaren 22an Emmanuel Carrere idazlearen El Adversario liburuaz ariko dira solasaldian. Horrez gain, Maite Carrillo margolari gasteiztarraren erakusketa ikus ahal izango da Garoa liburu dendaren beheko solairuan.
2017a erronka moduan hartu du Groseko