Araba Parkeko komunetan kafetegi bat jarriko dute
Terrazadun kafetegi bat eta komun publikoak jarriko dituzte Araba Parkeko eraikin zaharrean. UTE Oscar Urruticoechea-Pablo Orlando enpresarekin sinatu du udalak eraikina ustiatzeko kontratua. Zerbitzua emateko, 15 urteko epea izango du enpresak.
Esleipenaren prezioak hiru zati ditu: 142.684,70 euro (gehi zergak) instalazioak egokitzeko obrak egiteko; 47.645,50 euro (gehi zergak) ekipamendu eta altzarietarako; eta, 310 euroko hileko kuota.