Lau Behi taldearen onena, Viktoria Eugenian
Otsailaren 5ean kontzertu bakar eta berezia eskainiko du Lau Behi talde donostiarrak, Viktoria Eugenia antzokian. 16 urteren ondoren, berriz ere taula gainera igoko dira Onenak bilduma aurkezteko. 1994 eta 2000 urteen artean grabatu zituzten diskoetatik aukeratutako abestiek eta bi kantu berrik osatzen dute lana.
Mikel Azpiroz, Alberto Bosch eta Txenan Calvo donostiarrek, eta Juanra Etxaburua ibarratarrak osatzen dute Lau Behi banda. Beraien ibilbidean blues, rock zein power-pop doinuak jorratu zituzten. Viktoria Eugeniako hitzordua omenaldi gisara hartu dute, eta ikus-entzuleentzat ere hala izatea nahi dute. Kontzertua 19:00etan izango da, eta sarrerak 15 eurotan eskura daitezke Donostia Kulturaren web orrian.
Mikel Azpirozekin izandako elkarrizketa jasoko dugu ostiraleko IRUTXULOKO HITZAn.