Amara Berri, Amassorrain eta Jakintza ikastolen eraikinak hobetu nahi ditu Udalak
Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu diote udal arduradunek, obrak egiteko.
Tokiko Gobernu Batzordeak adostu ditu Eusko Jaurlaritzari laguntzak eskatzeko proiektuak, Udalaguntzak programaren bidez. Diru horrekin, Donostiako Udalaren hezkuntzarako eraikinetan egin beharreko obren %60 ordaintzen du jaurlaritzak, eta udalak hiru proiektutarako laguntza eskatu du:
- Amara Berri (Urbieta): Eraikineko instalazioan energiaren eraginkortasuna areagotzeko, oso zaharkitua dagoen kanpoko arotzeria ordezkatzea (aurrekontua: 349.897,72 euro).
- Añorgako Amassorrain ikastola: Haur Hezkuntzako gelak hobetzeko eta funtzionaltasuna hobetzeko (aurrekontua: 88.221,12 euro).
- Antiguako Jakintza ikastola (Erregezainen kalea): estalduraren zorua hobetzeko (aurrekontua: 875.191.19 euro); eta sarrera irisgarri egiteko aldapa (aurrekontua: 437.072,35 euro)