Holokaustoaren biktima izan diren donostiarrak omenduko dituzte
Holokaustoaren biktima izan diren 21 donostiar omenduko dituzte urtarrilaren 27an, Holkaustoaren oroimenaren Europako eguna eta Holokaustoaren oroimenaren eta gizartearen kontrako krimenak prebenitzeko nazioarteko eguna delako.
Adierazpen bat sinatu dute udaleko alderdi guztiek. Azaldu dute Europako historian izandako gertaerarik ilun eta lazgarrienetako bat gaitzestea dela ekitaldiaren helburua: “Arma naziak sei miloi judutar baino gehiago hil zituen, modu sistematiko eta aurrez pentsatuan, eta horrez gain, ehunka milaka lagunek jazarpena jasan zuten beren arraza, jatorria etnikoa, erlijioa, kategoria soziala, sinesmen politiko, nahiz, sexu orientazioagatik”.
Hori dela eta, udalak, urtarrilaren 27an nazien jazarpena pairatu zuten pertsona guztiak omendu nahi ditu, bereziki, 21 donostiarrak: “Donostiako udalbatzak aitorpena adierazi nahi die haiei guztiei, eta beti gogoan izango dituztela hitzeman. Nazien totalitarismoa eta faxismoaren aurka, eta askatasunaren eta beren duintasunaren alde egin zuten borroka goraipagarria gure gizarte osaren oroimen historikoaren zati garrantzitsua da”.
Frankismoaren Genozidioaren Biktimen elkarteak elkarretaratzea egingo du urtarrilaren 27an, eguerdiko 12:30etan errepresaliatuen oroigarriaren ondoan.