Holokaustoaren biktimak omendu dituzte. (Argazkia: Malen Aldalur)
Holokaustoaren biktimak oroitzeko nazioarteko eguna da gaur, hori dela eta,
elkarretaratzea egin du Frankismoaren Genozidioaren Biktimen elkarteak udaletxe aurrean.
Alemanian hasi ziren juduen kontrako lehen erasoak, Hitler agintaria zela. Hala, 1938tik aurrera indartu egin ziren juduen kontrako neurriak; kontzentrazio esparruetan sartu zituzten, eta askok Europako beste herri batzuetara edo Ameriketara ihes egin behar izan zuten. Bigarren Mundu Gerran naziek beren mendean zuten Europako lurralde guztietara zabaldu ziren juduen kontrako erasoak. 1942tik aurrera juduak hiltzeko azken irtenbidea jarri zuten indarrean;
gas kamerak eta labeak prestatu eta han hil zituzten 5.700.000 judu inguru.
Holokaustoren biktimak omendu eta
frankistek eraildako donostiarrak gogoratu dituzte: “Bereziki aipatu nahi genituzke Mathausen sarraski gunean hil zituzten zazpi donostiarrak: Jose Maria Usategi, Agustin Etxeberria Serrano, Ignacio Garmendia Gainza, Ramon Inurrieta Cabillos eta Juan Redondo Garcia, Eduardo Vila Gonzalez eta Javier Escartin Burgorgue.
“Uste dugu nahiko arrazoi badagoela holokaustoa oroitzeko, eta halakorik berriz gerta ez dadin aldarrikatzeko”, azaldu dute.
Gaur arratsaldean beste elkarretaratze bat egingo dute 19:00etan Bulebarrean.