Lilatoi lasterketa prestatzeko boluntario bila dabiltza
Lilatoi lasterketa prestatzeko boluntario bila dabiltza: “Gurekin primeran pasa nahi duzu?”.
Lasterketa aurrera eramaten laguntzeko hainbat aukera daude; esaterako, korrikalarien poltsa prestatu eta dortsalak banatu. Korrikalarien poltsak prestatzen arituko dira otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, 09:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara Donostiako Emakumeen Etxean. Dortsalak banatzeko, aldiz, martxoaren 3an eta 4an elkartuko dira 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Interesatuak idatzi lilaton@lilaton.es helbidera edo idatzi watsapp bat 652754558 zenbakira.