'Altzairuzko emakumeak' dokumentalaren emanaldia egingo dute emakumeen etxean
Altzairuzko emakumeak dokumentala emango dute otsailaren 16an Donostiako Emakumeen etxean. Kalakan komunikazio parekidearen lana da dokumentala.
2016ko martxoaren 15ean Arcelor Mittal enpresak Zumarragako fabrika ixtea erabaki zuen. Fabrika berrirekitzea eskatzeko egindako mobilizazio eta ekitaldi ugari egin ziren arren ez zen posible izan. Zumarragako Udalak Arcelor Mittalen langileen emazteei, amei eta bikotekideei ahotsa eman nahi zien eta horretarako egin zuten dokumentala. Ikus-entzunezkoan horien lekukotasunak biltzen dira.” Lekukotza lazgarriak dira, esperantza eta indarrez beterikoak”, azaldu dute egileek.
Dokumentalaren ostean, solasaldia egingo dute dokumentaleko zuzendariekin eta parte hartzaileekin batera.
Bestalde, hilabete guztian zehar beste hainbat ekintza ere egingo dituzte; besteak beste, emakumeen etxeko bideoaren aurkezpena, feminismoa eta antiespezismoa hitzaldia, denboraren banku feministaren aurkezpena, zineforum feminista eta xake txapelketa.
Informazioa gehiago hemen.