Manifestazioa antolatu du GuraSOSek otsailaren 19rako
Erraustegiaren obrak ez direla hasiko dio elkarteak
Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakiari. “Ez du epaitzen ingurumen baimena, ezta lizitazioa ere”, azaldu du elkarteko kide Joseba Belaustegik. Bien bitartean, mobilizaziora deitu dute, eta heldu den otsailaren 19an antolatu duten manifestazioan parte hartzera dei egin diote Gipuzkoako gizarteari: “Erabakitzeko unea da: gatazka gehiago, haustura gehiago, inposizio gehiago edo Gipuzkoa gehiago, kohesionatuagoa, eta gatazkarik gabekoa”.
Erraustegiaren etorkizuna ez dago batere argi, Auzitegiak GuraSOSek adjudikazioari jarritako helegitea baztertu badu ere. Halaxe diote, behintzat, elkarteko kideek: “Gaurko erabaki judizialak ez du behin betiko amaituko auzia; parte hartzeko arau foralean oinarritzen da, berez, gauzak erabakitzeke daude oraindik”.
Modu horretan, bihar bertan helegite berri bat jarriko dutela jakinarazi dute, aurrekontuetan onartu dutena “2016n amaitzen zen Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko plan orokorra (GHHKPO) hiru urtez luzatu dute, hots, erraustegiaren obrak amaitzen diren arte. Ez dute inolako parte hartze prozesurik egin, eta legearen kontrakoa da. Horregatik, suspentsioa eskatuko dugu eta ebatzi beharko dute”, esan du Belaustegik.
Manifestazioa, otsailaren 19an
Helburuak betetzera doazela azpimarratu dute elkarteko kideek. “Hondakinen kudeaketaren azken hitza ez dute auzitegiek izango, herritarrek baizik”. Horregatik, manifestazioa egingo dute otsailaren 19an, igandea, 12:00etan, Elkarrekin, adostasuna, besterik ez! lelopean. “Manifestazio jendetsua izatea nahi dugu, horregatik, dei egiten diogu gipuzkoar orori, hots, hondakinen kudeaketa banaketa soziala eta gatazka politikoa izateari utzi nahi dietenei”. Hala, GuraSOS elkarteak bide-orria marraztu duela azpimarratu du: “oraingo egoera legeztatzea, parte hartze hiritarra eta eztabaida tekniko eta soziala egitea eskatzen dugu”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, argi berdea erraustegiari
Aldundiak esan du sinadura datizen egunetan egingo duela, eta erraustegiaren obrak hilabete eta erdira hasiko direla, martxoan, hain zuzen ere. Irmo mintzatu da Jose Ignacio Asensio, Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako diputatua: “Erantzukizunak eskatuko ditugu. Bukaeraraino iritsiko gara, egindako arduragabekeria ezin da dohainekoa izan. Bilduren aurreko gobernuak legaltasuna urratu zuen eta gipuzkoarren borondatea aintzat hartu gabe jardun zen, Batzar Nagusien gehiengoak onartutakoa kontuan hartu gabe, nahiz eta behin eta berriz ohartarazi”.
“Agintariek diru publikoarekin errusiar erruletara jolastu dezakete? Pentsatzen dugu ezetz, hau da, zentzuzkoena litzatekeela ebazpen judizial guztiei itxarotea; bestela, Gipuzkoa zorpetuta utziko lukete”. Garbi mintzo dira GuraSOS elkarteko kideak, eta garrantzia kendu diote gaur goizean