GuraSOSek erraustegiaren adjudikazioari jarritako helegitea baztertu du Auzitegi Nagusiak
Zubietako erraustegiaren lanen ardjudikazioa atzeratu egin behar izan zuen Diputazioak, GuraSOSek parte hartze prozesuaren inguruan ezarritako helegite bati EAEko Auzitegi Nagusiak erantzun bitartean. Orain, erantzuna esku artean, adjudikazioei berrekingo diela pentsa daiteke. Imanol Lasa Diputazioko bozeramaileak eman du berria Twitter bidez. Auzitegiak helegitea baztertu du, eta beraz, adjudikazioekin aurrera jarraitu lezake Diputazioak.
GuraSOSek prentsaurrekoa emango du 12:30ean. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenak eman duen epaiari buruzko iritzia plazaratuko du, eta beste ekintza batzuren berri emango du GURASOSek.