Hiri Ondarearen Plan Berriaren lehen dokumentua aurkeztu dute. (Argazkia: Malen Aldalur)
Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezia (EHOPB) berrikusi eta handitzeko prozesua abiarazi du udalak. Hirigintza Sostengagarrirako departamentuak hasierako proposamena aurkeztu du; bertan, 2014ko plan berezian zenbait aldaketa egitea proposatzen du.
47 eraikin berri kontuan hartzea eta hiriko beste hainbat eraikin-multzo babestea aurreikusten du. 47 eraikin horiak 2014ko Hiri Ondare Plan Berezian aintzat hartu ez ziren 100 eraikinen zerrendatik hartu dituzte.
Eneko Goia alkateak azaldu du, azken aldian hirian gertatu diren “polemikak” direla eta, hiri ondarea babesteko plana berrikustea erabaki dutela: “
Gehiago horrelako egoerarik ez gertaztea da helburua”.
Dokumentua hasierako proposamen soila dela azaldu dute, eta eragileen ekarpenekin osatuko dute: EHUko Arkitektura Eskola, Arkitektuen Elkargoa, beste hainbat erakunde, eta ondarearen zaintzaren alde lan egiten duten gizarte eragileak.
Behin ekarpenak jaso eta eztabaidatuta, dokumentua osatuko da eta, azkenik, Udalbatzak onartuko du.
Eraikin babestuak
Indarrean dagoen 2014ko otsailaren 27ko Hiri Ondare Plan Bereziak,
1051 eraikin sailkatzen ditu: 44 A mailakoak (maila gorena), 20 B mailakoak, 268 C mailakoak, 719 D mailakoak, E mialako 8 eraikin-multzo, eta F mailako 44 eraikin-multzo.
Orain udalak 47 eraikin gehiago sartu nahi ditu dokumentuan.
Aldaketen artean honakoak proposatzen ditu: Alde batetik, aurkeztutako proposamenak EHOPBren behin betiko onarpenaren ondoren Kultura-Higiezin bezala katalogatuak izan diren eraikinak edo eraikin- multzoak eguneratzen ditu: Donostiako Mote Igeldo Parkea eta Funikularren munumentuen multzoa; Arte Ederren eraikina; edo Aldama-Enea Jauregia.
Era beran, eraikin publikoetan esku-hartze zahatza egiteko araudia ere egingo dute.
Bestalde, Ondarretako hiri lorategiei dagokienez, E maila emateko aukera aztertzen du. Indarrean dagoen EHOPBk Ondarretako 27 etxe hartzen ditu kontuan: C mailako 3 eta D mailako 24. Orain, betse 15 babesteko aurreikuspena egin dute.
Babestu nahi dituzten 47 eraikin
A maila- Bi eraikin sartzeko proposamena: Uliako Almirantearen Gotorlekua (Santiago Bidearen Monumeto-Multzoaren barruan dago. La Plata Itsas-argia ere sartu da); Gazteluaren Iturria edo Bardocas Iturria (Urgull Mendiako Mota Gazteluaren multzoan dago eta 1925ean Monumento Arkitektoniko-Artistiko izendapena jaso zuen).
C maila- Zortzi eraikin (hiru etxebizitza, Okendoko Estatuko Ogasunaren eraikina, eta lau gotorleku- Ametzagainako gotorlekua eta Kutarro, Ulia eta Monpaseko bateriak)
D maila- 33 eraikin (16 etxebizitza ensantxean, 15 hiri-etxe Ondarretan eta landa eremuko bi baserri)
F maila- Reina Regenteko Lorategiak, Txanponenea eta Kultrallako iturriak eta antzinako Uliako tunelak eta ubideak.