Joxepo Kortadi oroituko dute Egiako kaldereroek
2016ko azaroan hil baitzen. Haren omenez, bere etxe azpian geldialdi bat egingo dute kaldereroek, eta abesti bat eskainiko diote. Gogoan izan zuten Kortadi auzoko beste ospakizun batzuetan ere: santomasetan, eta San Sebastian egunean.
Egian, 1995etik dute ohitura kaldereroak ospatzeko, eta 150 lagun inguru batzen dira heldu eta haurren artean.
Plaza Haundin hasi eta bukatuko dute ibilbidea Egiako kaldereroek, otsailaren 4an, 17:30etik 20:30era. Ametzagaina, Tejeria, Mandasko Dukea, eta Egia kalea zeharkatuko dituzte, eta, kantu eta kantu artean, gogoan izango dute Joxepo Kortadi. Urteak zeramatzan kaldereroen antolakuntzan, eta erregina ere bazen, beste bi lagunekin batera. Aurten, ordea, kaldereroek ez dute Kortadiren presentzia izango,