Loiolako kaldereroak, Atari eder plazan barrena. (Argazkia: Loiola kultur etxea)
Duela 25 urte hartu zuten Loiolako kaldereroen ardura Estitxu Artano eta Joxerra Pildain
Kotela bizilagunek. “Zuhaitz aisialdi taldearen izenean hasi ginen, Topete eta nire aita, Tomas, izan ziren bultzatzaileak. Orain, Loiolatarra kirol elkarteak du ardura, eta Kotela eta ni gara antolatzaileak”, dio Estitxu Artanok.
Otsailaren 11an hartuko dituzte zartaginak Loiolakoek. Lehenik, 18:00etan, txokolate jana egingo dute Loiolatarra elkartean, eta, ondoren, 18:30ean, auzoa alaitzeari ekingo diote, pare bat orduz. “Iazkoa izugarria izan zen, 250 lagun inguru elkartu ginela esango nuke!”. Behin abesteari utzita, afaria ere egingo dute elkartean bertan, 21:00ak inguruan.
Entseguak otsailaren 9an eta 10ean egingo dituzte, Loiola kultur etxean, 19:30ean.