26. Poltsiko Antzerkia aurkeztu dute
Donostia Kulturaren webgunean kontsulta daiteke.
Otsailaren 2tik 19ra bitarte Donostiako taberna eta hainbat gunek hartuko dute 26. Poltsiko Antzerkiaren jaialdian. Guztira, 16 konpainiek, 32 ikuskizunek eta 26 agertokik hiria girotuko dute. Programazioa auzo guztietara iritsiko da eta ohiko osagaiak izango ditu: antzerkia, umorea eta musika. Euskarak eta gaztelaniak presentzia orekatua izango dute.
Jaialdian parte hartuko dutenen artean, euskarazko antzerkigintza proiektuen 7. deialdiaren irabazlea dago; Anodino Teatroa taldearen Erbeste komedia. Mikel eta Aitor Fernandino egileak pozik agertu dira sariarekin, eta jendaurrean eskaintzeko gogotsu daude.
Horrez gain, pasa den urtean izandako arrakasta dela eta, itxiera festa antolatu dute, Yogurinha Borova transformistarekin eta hainbat musika jartzailerekin.
Poltsiko Antzerkiaren programazioa