Eusko Jaurlaritzaren ustez, Espainiako gobernuak zezenketen inguruko herri kontsulta baimendu beharko luke
Espainiako Gobernuak atzeratu egin du baimena emateari buruzko erantzuna.
Donostia Antitaurina Orain plataformak abiatu zuen zezenketez galdetzeko egitasmoa, Hiritar Kontsulten Araudia baliatuta. 9.000 bat sinadura bildu zituzten. Araua baliogabetu ostean, Donostiako Udalak galdeketa egiteko baimena eskatu zion Espainiako Gobernuari. Zezenketez baino, udal instalazioak horietarako uzteaz galdetu nahi dute: “Ados al zaude udalak bere titulartasunekoak diren ekipamendu eta espazioak zezenketetarako ez alokatu edo uztearekin, eta horretarako diru laguntzarik ez ematearekin?”.
Eusko Jaurlaritzak txosten bat igorri dio Gobernu Espainiarrari, Donostiako Udalak herri-kontsulta bat egitearen alde baliabide eta instalazio publikoak zezenketa-ikuskizunak egiteko erabiltzeari buruz. Erabaki hori gehiengo osoz hartu zuen Donostiako osoko bilkurak joan den urriaren 27an.
Eusko Jaurlaritzaren txostenak dioenez, Presidentzia eta Lurralde Administrazioetarako Ministerioak baimendu egin behar luke herri-kontsulta hori, Donostiako Udalak eskakizun guztiak betetzen dituelako, prozedurazkoak eta materialak, euskal eta espainiar legerian kontsulten arloan aurreikusitakoak.
Atzerapenak ateak ireki dizkio zezenketak egiteari
Otsailaren 19an ziren Ilunbeko plazaren erabilerari buruzko galdeketa egitekoak, baina