Babesa adierazi zieten hainbat lagunek. (Argazkia: Topatu)
Jon Estrada Antiguako gaztea epaitu zuten larunbatean beste bi lagunekin batera, Troikaren aurkako istiluengatik. Fiskaltzak lau urteko kartzela zigorra eta 200.000 euroko isuna eskatzen ditu, eta sententziaren zain geratu dira; bi aste eta hilabete arteko tartean ebatziko dute.
2014ko martxoaren 3an goizean hainbat istilu egon ziren Bilbon. Erakusleihoak hautsi zituzten, Ertzainen aurka harriak eta zaborra jaurti zituzten, kaleko hainbat hirigarri hautsi zituzten. Istilu horiengatik atxilotu zuten Estrada, beste bi lagunekin batera.
Berak mobilizazio horretan parte hartu ez zuela dioen arren, badira bi urte baino gehiago egun hartako gertaerek egunerokoa nahastu diotela.
Estradari egindako elkarrizketa argitaratu zuen IRUTXULOKO HITZAK.