
Bihartik aurrera,
Ubik Tabakalerako sorkuntza liburutegiak ordutegi berria izango du. Aurrerantzean,
egun osoz zabalik egongo da, eta eguerdian ez ditu ateak itxiko. Hain zuzen ere, asteartetik larunbatera goizeko 10:00etatik 20:00era egongo da irekita. Igande eta jaiegunetan, orain arte bezala, 10:00etatik 14:00era, eta astelehenetan itxita egongo da.
Ubik arte garaikidean espezializatua dago, eta hiritar guztiei irekia dagoen Tabakalerako sorkuntza liburutegia da.