Donostialdeko mugikortasunaren inguruko eztabaida irekia eta gardena eskatu du EH Bilduk
Garraio Agintaritzak metro igarobidearen inguruan egin duen azterketaren balorazioa egin dute Axier Jaka Donostiako EH Bilduko zinegotziak eta Jon Albizu Gipuzkoako Foru Aldundiko batzarkideak.
EAJk eta PSEk Metro igarobideak izango dituen bidaiarien zifrak ere ez dakizkitela salatu du EH Bilduk: “Lehen, EAJk eta PSEk esan izan dute Donostiako metro igarobideak 35 miloi, 30 miloi, 23 miloi eta 16 milioi bidaiari izango zituela”. Azken ikerketak, aldiz, 19 milioi bidaiari izango dituela dio.
“Esku artean duten zifra dantza hau lotsagarria da”, azaldu du Albisuk. Hori dela eta, EH Bilduk donostialdeko mugikortasunaren inguruko eztabaida irekia eta gardena eskatu dio Eneko Goia alkateari. Gogorarazi dute tren-bus sistema integralerako proposamena aurkeztu zuela EH Bilduk eta. gaineratu du “beharrezkoa” dela proposamen guztiak mahai gainean jartzea.
Azterketatik ondorioztatu dituzten zenbait datu
EH Bilduk azaldu du Garraio Agintaritzaren arabera Dbusek urtean 3,2 miloi bidaiari galduko lituzkeela: “Eneko Goiaren gobernuak ezin die ezkutatu donostiarrei nolako eragina izango lukeen metro igarobideak Dbuseko zerbitzuetan”.