Zurriolako kai-muturra. (Argazkia: Lide Ferreira)
Euskal kostaldea abisu horia egoeran sartu da, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohartarazi duenez. Egoera horren aurrean, Donostiako Babes Zibilak alerta laranjaren protokoloa martxan jarriko du, abisu horiaren intentsitatea handia baita, eta olatu handiak espero direlako.
Hori horrela, ostiralean 7:00etatik 10:00etara oinezkoentzako eta ibilgailuentzako zenbait toki itxiko dira: Paseo Berria osoa, Salamanca Pasealekua (Soraluze eta San Juan kaleen artean) eta Aldamar 7 eta Salamanca Pasealekuaren arteko zatia. Halaber, kostako lehen lerroan dauden Leizaola Pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazia (Eduardo Chillida Pasealekua). Era berean, Kursaal zubiaren bidegorria eta espaloia itxiko dituzte.
Hiritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek hiritarrei eskatu die arretaz ibiltzeko, olatuak dauden lekuetara ez sartzeko eta behin behinean jariko diren seinaleak errespetatzeko.