Maite Carrilloren arimaren erakusleihoa
Barruko ateak zabaldu ditu Gasteizko artistak; barnean duen arteari bidea eman, eta Garoako sotoa hartu dute Maite Carrillo artista plastikoaren lanek. Bi motatako lanak aurki daitezke. Batetik, gai eta teknika ezberdinak lantzen dituztenak daude ikusgai, eta bestetik, Donostia aitzakia hartuta sortu dituen arte lanak. Carrillo arabarra da, baina Gipuzkoako hiriburuan bizi da orain. Hori horrela, bizileku berriaz duen ikuspuntua antzeman daiteke obretan. Hamaika kolorez jantzi du Garoako sotoa.

